Orrialde nagusia



Itzulpenak:

Bahasa Indonesia
Català
中文 / Zhōngwén
English
Español
Français
Ελληνικά / Elliniká
Italiano
Português
Romãnã

                                        

Beste orrialdeak

Moduluak

Web mapa

Giltza hitzak

Harremanetarako

Dokumentuen erabilgarritasuna

Lotura erabilgarriak



THIS PAGE HAS BEEN MOVED
If you are not redirected to its new location in a few seconds, please click here
DON'T FORGET TO UPDATE YOUR BOOKMARKS!

PHIL BARTLE

Irakaslea, egilea, editorea, orrialdearen administratzailea

Egilea: Phil Bartle, doktorea

Itzulpena: Amaia Donés Mendia


Phil Bartle Komunitatea Indartu web gunearen administratzailea da. Gaur egun ia-ia erretiratuta dago, eta prest dago materialearekin zerikusia duten gaiei buruz eztabaida mantentzeko. Soziologian irakaslea1994 eta 1998 urteen artean Ugandako Komunitate Kudeaketarako Programako (PGC) Aholkulari Tekniko Burua izan zen, web gune honen jatorrian dagoen erakundea, alegia.


Phil Bartle Nazio Batuek Gigiri Nairobin dituen bulegoetan.

Marrazkia Julianna Kuruhiraren zirriborroa da. Bertan Phil doktorea agertzen da komunitate aktibista, kudeatzaile eta koordinatzaileak trebatzeko graduondoko seminario batean, Kampalako Makarere Unibertsitatean.



Hirurogeita hamargarren hamarkadan gazteen iraultza ugari jazo ziren, hippiena eta yippiena, esaterako. Garai honetan ere jaio ziren mugimendu isilak: Kanadako gazte asko herrialde txiroetara joan ziren askatasun eta burujabetasun osoz laguntza eskaintzera.

CUSO 1961ean sortu zen ("Peace Corpsak" baino sei aste lehenago jaio ginen, eta harro gaude!). Ni neu izan nintzen idealista hauetako bat. Bagenekien ezin genituela aldaketa handiak lortu, baina gure laguntza txikia eman nahi genuen.

Ekonomia, soziologia eta antropologian nuen prestaketari aplikazio praktikoak aurkitu nahi nizkion. Ghanan igaro nituen bi urteen ostean Afrikako eta Asiako beste herrialde batzuetako jende txiroarekin bizi izan nintzen urtebetez. Ordutik, garapenari eskaini diot nire bizitza, nahiz eta irakaskuntzarekin ere harremanak izan ditudan. Izan ere, irakaskuntzari diodan maitasuna ez da desagertu. Materialeak teoria eta ideologia oro ekidin nahi du, baina onartu beharra daukat nire idazkien inspirazio izan direla Paulo Freire, Ivan Illitx eta Franz Fanon.

Nire doktoretza Ghanan egin nuen, afrikarrak izan nituen irakasle, eta nire gaia Oboko "aulki" hiria izan zen, oihan tropikalean dauden Kwawu mendietan dagoena.


Phil Bartle Annita Foleyrekin, 1974

Oso argi geratu zitzaidan gure laguntzak txirotasunari lagundu baino ez ziola egiten: onuradunak menpe jartzen zituen eta estatuko funtzionarien arteko korrupzioa bultzatzen zuen. Nik bezala pentsatzen zuten beste batzuekin, "Indartzeko Metodologia" garatu nuen karitatearen alternatiba gisa. Metodologia honen oinarrietako bat da indarra ahaleginaren fruitu dela (kirolaria ez da indartsu egiten entrenatzaileak soilik entrenatzen duenean).

Orain, dagoeneko hirurogei bat urte ditut, eta nire osasuna dela eta ezin dut denbora luzea eman atzerrian. Horregatik, nire esperientzia herrialde txiroetako komunitate-langileetzat erabilgarriak izan daitekeen materialea idazten isladatu dut. Nire idazkiak doako web gunean jarri ditut, trebatzea eta eguneratzea behar duenak erabili dezan. 9.000 dokumentu baino gehiagok osatzen dute materiale hau eta egunean, bataz-beste, 40.000 pertsona sartzen da gunean (hilabetean milioi erdia).


Phil Bartle Roberto Cancelekin, 2007

Dokumentuetako batzuk 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte boluntarioek. Boluntario horiek guztiek lagundu dute (ehun pertsonak baino gehiagok), eta beraiei esker sortu ahal izan dugu irabazi asmorik gabeko erakunde bat . Britaniar Kolunbian (Kanadan) dago erregistratua. Aktibista laguntzaileen artikulu batzuk ere argitaratu ditugu. Alfabetizazioari buruzko modulua Peter Gzoskiren memoriaren omenean egina dago, kudeatze parte-hartzailearena UN-Habitateko Gert Lüdeking doktorearen omenez, eta IHESari buruzkoa Stephen Lewisen omenez. Nire saria mundu osotik jasotzen ditudan emailak eta haien ondorioz sortutako elkarrizketak dira. Azken urteetan pozgarria izan da ikustea zenbat jende dagoen prest bere denbora, energia eta ezagutzak web guneari eskaintzeko. Pozgarria da ikustea altruismoa bizirik dirauela.

Phil Bartle
──»«──€“

Ikus perfila WikiEducator-en.


Orrialde honetako materialea kopiatzen baduzu, mesedez, egileari jakinarazi
eta lotura jarri: www.scn.org/cmp/

Atsotiz eta esamoldeak: erresistentzia gutxieneko bidea jarraitzeak
erreka guztiak eta gizon batzuk okertzea eragiten du.


© Copyright 1967, 1987, 2007 Phil Bartle
Lourdes Sadaren web diseinua
──»«──€“
Azken eguneratzea: 24.03.2010

 Orrialde nagusia